1936ko azaroan gaude.
Gerra aurrera doa, hilabete batzuk igaro baitira hasi zenetik. Gauza ugari gertatu dira harrezkero.
Eusko Jaurlaritza, egoitza Bilbon duena, errepublikazaleei leial izan zaie. Bizkaiak orain arte eutsi dio, baina geroz eta bakartuago dago: Araban eta Nafarroan, 1936ko uztaileko Estatu Kolpea izan zen garaile; eta Donostia irailaren 13an erori zen.
Urrian, talde matxinatuak Bizkaiko probintziari erasoko ziola aurreikusita, eta puntu horietako edozeinetatik irits litezkeela kontuan izanda, Burdinazko Gerrikoa edo Burdin Hesia eraikitzen hasi dira: hots, Bilbo hiria inguratzen duten mendietan kokatutako gotorleku eta defentsa tokiak…