Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Eduki gehigarriak eta jarduerak

Juanita Mir

Juanita Mirrek ez zuen lan egin Euzkadi egunkarian (kapitulu honetako gertakizunak garatzeko erabilitako literatur lizentzia), talde berekoa zen La Tarde arratseko egunkarian baizik.

Kazetaritzarena bezalako mundu batean –non emakumeek apenas zuten eginkizunik, “emakumeen” gaiei buruz idaztea ez bazen–, gai izan zen bere ahotsa altxatzeko gerraren aurka. Gaitzetsi egin zituen matxinatuek eragindako sufrimendua eta biztanleria zibil desarmatuaren aurkako eginiko erasoak, eta amaiera lazgarria ekarri zion horrek, fusilatua izan baitzen tropa frankistak Bilbon sartu ondoren.

Jarduera. Irakurri Juanita Mirren artikulu bat, 1937ko maiatzaren 1ean La Tarde egunkarian argitaratutakoa (deskargatu pdf-a), eta hitz egin idatzi horretan transmititzen dituen balioez. Iturria: Bizkaiko Foru Liburutegiko Prentsa Historikoa bilduma.

Burdin Hesia

Burdin Hesiaren azken eguna, errekreazio historiko fikzionatua, Sancho de Beurko elkarteak eginiko laburmetraia (14’).

Wakonigg eta Pablo Murga

Irakurri 1936ko azaroaren 11n ABC egunkarian argitaratu zen artikulu hau (deskargatu pdf-a). Pablo Murgak artikuluan dioenez, Bilboko Burdin Hesian lan egitera behartuta ikusi zuen bere burua, beldurragatik, berak pentsatzen zuenaren kontra, matxinatuen aldekoa baitzen.

Jarduera. Eztabaida. Uste duzu jende askok behartuta ikusi zuela bere burua “egokitu” zitzaion aldean borrokatzera? Ezagutzen duzu kasurik zure inguruan?

Autoebaluazio Galdetegia

Galdetegi hau esteka honetan deskargatu daiteke, inprimatu eta ikasleen artean banatzeko, jolasaren esperientziaren ondoren, zer mailataraino ulertu duten jakiteko. Edo jolasaren aurretik ere banatu daiteke, esperientzian zehar informazio hau bilatu eta osa dezaten.

Galdetegia on-line erantzutea aukeratzen bada, orri honetan bertan egin daiteke; nahi izanez gero, esteka bat eman dakieke ikasleei, orri huts batean ireki dezaten: Galdetegia.

E-mailaren eremua betetzean, galde sorta amaitzean, mezu bat jasoko duzu automatikoki zure emaitzarekin. Erantzun zuzenak gordetzeko egin dezakezu, edo ikasleei eska diezaiekezu eurek ere eremu hori betetzeko eta zuri birbidaltzeko e-maila beren puntuazioekin.

Irakaslearentzako bibliografia eta erreferentziak

Cinturón de Hierro de Bilbao – Bilboko Burdin Hesia  http://www.cinturondehierro.net/es-es/ Sancho de Beurko elkartearen web orria, Burdin Hesiari buruzko informazio ugarirekin.

Juana Mir Garcíari buruzko sarrera Auñamendi Eusko Entziklopedian http://www.euskomedia.org/aunamendi/96147

Juanita Mir kazetariaren beste artikulu batzuk kontsultatzeko, jo Bizkaiko Foru Liburutegira. Haren Prentsa Historikoko Bilduma digitalizatu egin da, eta eskura dago liburuklik-en. La tarde: Diario Independiente. 1914-1937. http://www.liburuklik.euskadi.net/handle/10771/11966

NIEBEL, I. (2009). Al infierno o a la gloria: vida y muerte del cónsul y espía Wilhelm Wakonigg en Bilbao, 1900-1936. 342p. Alberdania. Eskuragarri (bistaratze partziala) Google Books-en https://books.google.es/books?id=BJEEbYGOM2gC&printsec=frontcover&hl=es#v=onepage&q&f=false

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.