1937ko urtarrilean gaude.
Badakigunez, Euskadiko Gobernuak, errepublikazaleei leial, Burdinazko Gerrikoa eraikitzea onartu zuen urrian.
Zeuri dagokizunez, kazetari izateko teman jarraitzen duzu.
Gaur, esaterako, Erriberako Azokara jaitsi zara, produktuen hornidurarik ezari, elikagaien prezioei eta errazionamenduari buruzko informazioa lortzeko asmoz. Gai horiek kezka iturri baitituzu aspaldion. Garai batean ez zenion garrantzi handirik ematen janariari; orain, ordea, gutxiren eskura dauden jaki gozo bihurtu dira xerra edo arrautza.
Bat-batean, ezezagun bat hurbildu zaizu, irribarrez…