Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Eduki gehigarriak eta jarduerak

Gerrako bizitza: gosea eta errazionamendua

Jakien hornidura arazo larria izan zen, alde errepublikanoan batez ere. Nekazaritza eremu gehienak nazionalen esku zeuden, eta elikagaien errazionamendua ezarri behar izan zen: pertsona bakoitzak egunean jaki jakin batzuetatik jaso zitzakeen kantitateak zehaztu ziren.

Ezagut ezazu bizirik iraun zuten pertsonen esperientzia bideo honetan:

(Bi lekukotasun; bigarrena katalanez 5’)

Burdin Hesia

Jarduera: Txangoa Berangoko ikasleekin: “Burdin Hesiaren arrastoen atzetik”

Berangoko metro geltokitik abiatuta, 3 ordu inguruko txangoa egin daiteke (8 km) Berango eta Sopela udalerrietan barrena, zutik dirauten Burdin Hesiaren aztarnak ezagutzeko, Mendiben eta Areneburun, zehazki. Malda txikiko ibilbidea denez, aproposa da edonorentzat.

Ibilbidea

Nahi izanez gero, bidea laburtu eta lehenengo sektorea bakarrik ikus daiteke; berriro Berangora jaitsi eta Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa bisita daiteke (ikustaldi gidatuak antolatzen ditu).

George Steer

En 2010 la ciudad de Bilbao inauguró la Calle George Steer en su honor, evento al que asistió Barton George Steer, el hijo del afamado periodista.

Jarduera: Bilatu George Steer kalea Google Maps-en.

(Ireki Google Maps-en)

Alejandro Goicoechea

Espainiako telebistaren elkarrizketa honetan (1979, 60’), ezagut ezazu hobeto Alejandro Goikoetxea ingeniaria, Burdin Hesiaren traidorea izenez ezaguna. Talgo trenaren sortzailea izan zen.

Autoebaluazio Galdetegia

Galdetegi hau esteka honetan deskargatu daiteke, inprimatu eta ikasleen artean banatzeko, jolasaren esperientziaren ondoren, zer mailataraino ulertu duten jakiteko. Edo jolasaren aurretik ere banatu daiteke, esperientzian zehar informazio hau bilatu eta osa dezaten.

Galdetegia on-line erantzutea aukeratzen bada, orri honetan bertan egin daiteke; nahi izanez gero, esteka bat eman dakieke ikasleei, orri huts batean ireki dezaten: Galdetegia.

E-mailaren eremua betetzean, galde sorta amaitzean, mezu bat jasoko duzu automatikoki zure emaitzarekin. Erantzun zuzenak gordetzeko egin dezakezu, edo ikasleei eska diezaiekezu eurek ere eremu hori betetzeko eta zuri birbidaltzeko e-maila beren puntuazioekin.

Irakaslearentzako bibliografia eta erreferentziak

Museo memorial del Cinturón de Hierro. Berango. http://www.berango.net/es-ES/Turismo/Cinturon-Hierro/Paginas/default.aspx

SALGADO PÉREZ, M.A. 2008. Bilbao visto por un corresponsal de guerra: George L. Steer en El Árbol de Gernika (1938). Bidebarrieta 19. Eskuragarri hemen: http://www.bidebarrieta.com/includes/pdf/Salgado_20141201213356.pdf

MIÑAMBRES, A. 2012. El Cinturón de Hierro-Bilbao’ko ‘burdin-esia’. Historias de los Vascos. Eskuragarri hemen: http://blogs.deia.com/historiasdelosvascos/2012/06/22/el-cinturon-de-hierro-bilbaoko-burdin-esia/

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.