Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

1937ko maiatza.

Orain, Mola jeneralak, Iparraldeko Armadaren buruak, Bizkaia eta bertako industria baliotsua dauzka begiz jota. Azken hilabeteetan bonbardaketak izan dira nola Bilbon, hala inguruko beste herri batzuetan.

Ondotxo dakizu zuk hori, bonbardaketen ondorioak ikusi ahal izan baitituzu zure inguruan: familia ugarik euren etxea galdu dute, eta Bilbon bertan, 100etik gora pertsona hil dira dagoeneko.

Oraindik ere gogoan dituzu, sabelean korapiloa duzula, iazko abuztuaren 31koa, irailaren 25ean zure osaba-izeben etxean gertatutakoa edo urtarrilaren 4koa.

Beste herri batzuek, berriz, zorte txarragoa izan dute duela aste gutxi batzuk; Durango eta Gernika ditugu lekuko…

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.