Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Errepresioaren Hotsa RewindTheCity enpresaren proiektu original bat da, Mario Onaindia Fundazioarentzat egindakoa.

Jolasak geolokalizatutako teknologia mugikorren kultura eta hezkuntza ahalmena erakustea izango du helburu, artxiboko materialarekin eta joko dinamikekin konbinatuta; alde batetik, gure oraintsuko iragana ezagutzeko, eta bestetik, belaunaldi berriak demokrazian eta bizikidetzan oinarritutako balioetan hez daitezen.

Aris plataforma erabiltzen du, Madisoneko Unibertsitateak sortutako app mugikor bat, kode irekikoa. Aris plataforma bereziki pentsatuta dago hezkuntza jolasak eta esperientziak sortzeko, geruza moduan, pertsonaia birtualak eta ikus-entzunezko elementuak kokatuta narratiba geolokalizatu eta interaktibo batean.

Dagoeneko hiru kapitulu egin dira –proiektatutako historiaren laurdena, gutxi gorabehera–, partzialki finantzatuak Eusko Jaurlaritzaren ekarpenaz (Memoria Historikoa Berreskuratzeko Proiektuak Egiteko diru-laguntzak, 2014-2016) eta Bilboko Udalaren “Oroimen Historikoa” laguntzen bitartez (2015).

Gaur egun proiektua proba fasean dago –helduak eta ikasleak ari dira probatzen–, aurrez ezarritako helburuekin bat datorren ikusi eta adin tarte bakoitzarentzat duen erabilgarritasuna eta egokiera neurtzeko. Asmoa proiektua burutzea da, eta hezkuntza programetan eta aisia jardueretan izan dezakeen erabilera zehaztea.

Dokumentazio Historikoa

Orain arte landu diren 3 atalak egiteko, bibliografia espezializatua eta artxibo ugari kontsultatu dira. Hauxe da azkenean erabili den ikus-entzunezko materialaren jatorria:

1

Artxiboak eta dokumentazio zentroak

Ufficio Storico della Aeronautica Militare (Ministerio de Defensa de Italia)

Bundesarchiv (Archivo Federal de Alemania)

Colección Indalecio Ojanguren. Archivo General de Gipuzkoa (DFG)

Archivo Fotográfico CNT-AIT. Fundación Anselmo Lorenzo.

Archivo del Nacionalismo. Sabino Arana Fundazioa

2

Agentziak eta hedabideak

Agencia Magnum (Nueva York)

RTVE

3

Aldizkako argitalpenak

Berliner Illustrirte Zeitung (BIZ). 1936

Diario Oficial del País Vasco (BOPV) 1936

Diario Euzkadi. 1936

4

Funts pertsonalak

R.W. Sinclair

A. Gómez

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.