1936. urtea da.
Gerra Zibila piztu berri da, eta bi alderdi daude aurrez aurre: errepublikazaleak, batetik, modu demokratikoan aukeratutako Espainiako Gobernuaren ingurukoak; eta matxinoak, bestetik. Alderdi horrek ‘Nazional’ izenez izendatzen du bere burua, eta goi mailako aginte militarraren ingurukoa da, Francisco Francok gidatutakoa.
Hemen, Bilbon, burua txoriz beteta duen gaztea zara zu; abenturak bizitzea beste helbururik ez duena. Ez baitakizu urruneko gertakari horiek, zure inguruko helduek hizpide dituzten gertakariek, zure bizitza betiko aldatuko dutela…





